Uribarri Kuartango

Uribarri Kuartango tradizionalki biztanle gutxieneko bailarako herri guneetako bat izan da. 1257tik, orduan Uliuarri izenaz ezagutzen zen, zazpi biztanle besterik ez zituen. Uribarri Arkamo mendilerroko haitzen itzalpean kokatzen da bailararako zabalgunean. XIII. mendeko bere eliza erromanikoak arku zorrotz eta apaingarri soildun portada bat dauka. Bere barnealdean presbiterioko ezker aldean Olartetarren kapera aurkitzen da, XVI. mendearen […]