KUARTANGOKO BAINUETXEA

KUARTANGOKO BAINUETXEA

KUARTANGOKO BAINUETXEA EGOKITZEKO LANAK AURRERA DOAZ

Kuartangon udalaren aldetik esfortzu handia eskatzen duen proiektu baten murgildurik gaude. Zuhatzu Kuartangoko Bainuetxearen Zaharberritze Integralaren Proiektuan, hain zuzen ere. Beheko solairuan bi enpresen (Kuartangoko Sagardotegia eta Ekotarriko) hasierako ezarpenaren ondoren, orain zaharkitutako eraikina berreskuratzeko aurrera doazen lanak zerrendatzea tokatzen da.

Eraikinean asentatuko zen proiektu bat bilatzen urte askoz aritu ondoren, eta bere gehiegizko azalera dela eta udala enpresa edo erakunde bakar gisa bere osotasunean proiektuaren kargu egitea bideraezina izanik, Udalak azken aukera bat bilatzea erabaki zuen: eraikina bere azalerako 5.000 m2 baino gehiago zatituko dituen proiektu desberdinetarako eskaini bere erabilerarako lagapen bidez birgaitzearen truke. Eta horrela,errendimendu osoan funtzionatzen duten eta haraneko jarduera ekonomiko, sozial eta turístikoa dinamizatzen duten  bi enpresa ezarri dira jada.

Bitartean Udalak eraikineko alderdi komunen berreskuratzeari aurre egin dio faseka. Bainuetxearen ingurunea hiru fasetan urbanizatu dute, lehenenik ibai gaineko biribilguneari dagokion plaza, bigarrenik mendebaldeko sarbidea eta azkenik hegoaldeko eta atzealdeko sarbidea. Lan hauek Arabako Foru Aldundiko laguntza ekonomikoa izan dute. Eraikineko barnealdeko gune komunak (zerbitzuen gunea eta kontadoreen gelak) berreskuratzeko eta sarrera nagusian kokaturiko lorategiak egokitzeko lehenengo fase bat ere gauzatu zen.

Egun, eraikinaren barnealdeko lehenengo fasea eta fatxadaren gaineko lehenengo fasea amaitzen ari dira, Eusko Jaurlaritzako Landa Garapenerako programaren eta AFAko Obra eta Zerbitzuen Foru Planaren programaren laguntzaz hurrenez hurren. Lehenengo solairuko barnealdea birgaitzen ari dira enpresen hazitegi bat ezartzeko asmoz, baita herritarren erabilerarako gela desberdinak ere. Kapera zaharra erabilera askotariko gela bihurtzeko birgaituko da, estalkiaren eta egituraren zati bat ordezkatuz. Mendebaldeko eta hegoaldeko fatxadak plaka isolatzailez estaliko dira eta leihoak aldatuak izango dira.

Hurrengo ekitaldietarako barnealdea zaharberritzeko fasea geratuko da, lehenengo eta bigarren solairuetan lehenengo fasean egingo ez diren  lanak gauzatu beharko dira, baita estalkiko zatikako berreskuratze lanak ere. Gutxi barru irisgarritasuna ziurtatzeko lanak ere gauzatuko dira. Egun eraikinean kokatzeko interesa duten enpresak daude eta une honetan eraikin historiko honetan bizi nahi duten eta bere erabilerekin bateragarria de proiektuentzat tokia dago, Kuartangoko haraneko birsorkuntza ekonomiko eta sozialaren ideiari jarraiki.