KUARTANGOKO UDALAK IRUDI KORPORATIBO ETA IRUDI DIGITAL MODERNO ETA HURBILAGOAK ESTREINATZEN DITU 1000 784 Kuartango
NOTICIA_web_kuartango

KUARTANGOKO UDALAK IRUDI KORPORATIBO ETA IRUDI DIGITAL MODERNO ETA HURBILAGOAK ESTREINATZEN DITU

Marka berria sortzearekin batera, udalak udal web orrialde ere berritu du, erabiltzaileen beharrizanetara egokituz eta bere egitura eta erabilgarritasuna hobetuz.

Kuartango 2018 – 03 – 12

Modernotasuna, hurbiltasuna eta xumetasuna. Hiru hitz hauekin definitzen du Kuartangoko Udalak, kanpora begira bere irudi publikoa indartu eta finkatzeko eta udal administrazioa eta herritarren arteko harremana hobetzeko asmoz, udal irudi korporatibo berria.

Kuartangok bere identitatea berritzen du eta gaurtik aurrera marka modernoago bat, irudi eguneratuagoa eta egungo egoerari egokituagoa, izango ditu, eta era berean xume, hurbil eta antzeman daitekeena.

Eduardo Fernández de Pinedo Kuartangoko alkateak udal gobernuak sortu duen irudi korporatiboak “nola nahi dugun besteek gu ikustea definitzen laguntzen digu, kanpora begira eta barnera begira komunitate gisa, gure ondare eta baliabideak hobetzearen beharrizanaz jabetzeaz gain” azaldu du. “Gainera gure lurralde, tokiko produktu eta markekin lotura emozional bat bilatu nahi dugu” gehitu du.

Marka berria mailaka ezarriko da udal sail guztietan bai euskarri fisikoetan eta baita digitaletan ere. Halaber, nabarmentzeko da irudi berria sortzearekin batera, Udalak aukera aprobetxatu du udal web orrialdea berritzeko.

Armarria eta kolore urdina

Udal Erakundea haranari buruzko bertakotasun sentimendu sakona duten herritarrez osatua dago, hau dela eta Kuartangoko Udaleko marka berriak egungo armarriarekin bizikide izan behar du eta herritarrak Erakundeen errealitate berrira hurbildu behar ditu. Zentzu honetan, diseinua marka berriarekin iraun eta bizikide izango den egungo armarritik abiatzen da. Logotipo berria zirkulu batez osatua dago, hobezintasuna, babesa eta berotasuna sinbolizatzen dituen forma geometrikoa, eta Kuartango definitzeko lau alderdiak biltzen dituena: harana, Baias ibaia, mendiak eta (Kuartango hitzaren) K hizkiaren forma.

Halaber, marka aldakor eta komunikatzeko era desberdinetara egokitzen den marka bat sortu den arren, marka nagusia urdin kolorekoa izango da. Alkateak esan bezala “kolore hau aukeratu da aurrekoarekin lotura zaintzea eta finkatzea garrantzitsua del uste dugulako. Armarriaren hondoa eta, era berean, udaleko aurreko logoa eremu urdin bat da, segurtasun eta egonkortasuna ematen dizkigun laguntasunaren sinboloa”.

Administrazioaren modernizazioa: www.kuartango.eus

Administrazio elektronikoa sustatzeko eta udalaren funtzionamendua modernizatzeko bere ahaleginean, Kuartangoko Udalak www.kuartango.eus udal web orrialdea berritu du orrialde hurbilago, praktikoago, irisgarriago eta nabigatzeko errazago baten bihurtuz. Tresnak aurreko diseinuaren abantailak mantentzen ditu baina bere aurkezpena hobetzen du eta informazio era txukunago baten eskaintzen du, diseinu xumeago eta argiago batekin. Honela, udala Udal Digitala izatera pasatzen da, gardenagoa eta eraginkorragoa, harreman elektroniko eta herritarren parte hartze eredu berrian aurrera jotzen duena.

Web orrialdearen hierarkia eta baita edukien antolaketa ere gure herritarrek egunero erabili ahal izateko tresnan bihurtzeko asmoz egituratu dira. “Web orrialdeko antolaketa berri honen helburua haraneko biztanleek udal informazioa egunean 24 ordutan eskuragarri izatea eta bere egunerokotasuna kudeatu ahal izatea da”, bere alkatea den Eduardo Fernandez de Pinedo.

Eduki interesgarrienak orrialdeko bisitari bakoitzarentzako interesgarrien gertatu litezkeen agendako jardueretan izen-emateak dira, zeinek jarduera horietan egon litezkeen aldaketen inguruko aldaketak email bidez jasoko lituzketen. Udal ikastaro eta jardueretan izen emateko prozesua erraztu egiten da web orrialdearen bitartez egin ahal izango baita, aurrez aurre Udaletxera joan beharrean. Berritasun gisa herritarren eta administrazioaren arteko bi noranzko komunikazioaren mesedetan kanal desberdinak ireki dira, web orrian deskribatzen direnak kontsulta, eskaera, iradokizun eta abisuetarako.

www.kuartango.eus


Prentsa oharra