ELKARTEAK

KUARTANGOKOAK ELKARTE SOZIOKULTURALA

Kuartangokoak Elkarte Sozio-kulturala 1990. urtean sortu zuten Kuartangoko 30 emakumek eta ondoren, gizonezkoak ere gehitzen joan ziren. Hori dela eta,  bertan garatzen ziren ekintza motak taldearen beharrizanei moldatzen joan ziren. Gaur egun, 200 kide inguru ditu elkarteak, umeak, zein helduak.

Denboran zehar, ekintzak eta proiektuak garatzen joan dira. Gaur egun, honakoetan oinarritzen dira, besteak beste: Mantentze Gimnastika Tailerrak, Eskulan Tailerrak, Kuartangoko Landa Inauteriaren antolaketa, Perretxiko Feriaren antolaketa, Txirlo, Mus eta Briska txapelketen antolaketa, Jaiotza eta Christmas lehiaketa, Ipuin eta Argazki txapelketa… Baita, elkartearen helburuarekin bat datorren edozein erakunde, publiko, zein pribatuekin lankidetza ere, hots: Kuartangoko haraneko bizitza soziala eta kulturala dinamizatzea.

BAINUETXEKO LAGUNEN ELKARTEA - KUARTANGO BIZIRIK

Zuhatzu Kuartangoko bainuetxe zaharraren eraikinaren erabilera sozialetarako berreskuratzearen eta erabiltzearen aldeko elkartea.