Herritaren ongizatea eta segurtasuna

Oinarrizko gizarte zerbitzua

Zer dira?

Herritar guztientzako zerbitzu orokor eta balioaniztuna da, haien bizi-kalitatea areagotzeko eta gizarte-ongizatea garatzeko helburu nagusiak dituena. Ondoren, izapidetzen diren zerbitzuen zerrenda ematen da:

  • Adinekoak eta Mendekotasuna
  • Desgaitasunen bat edo gaixotasun mentala duten pertsonak
  • Adingabeak eta familia
  • Emakumeak
  • Oinarrizko gizarte-ekintza eta gizrteratzea

Non eskatu behar da?

Ahal dela AURRETIKO HITZORDUA eskatu.

Larrialdiko etxebizitza soziala

Kuartangoko Udalak erroldaturik dauden herritarren eskura jartzen du gizarte larrialdietarako etxebizitza bat. Aipatutako etxebizitza (bi logela, egongela, sukaldea eta komuna dauzka) denboraldi batez erabili ahal izango premiazko kasuetan, sute, uholde edo beste edozein ezbehar larriren ondorioz etxebizitzen bizigarritasun arazoak konpontzeko. Halaber genero indarkeri edo Oinarrizko Gizarte Zerbitzuek beharrezko jotzen duten beste edozein egoeratan ere erabili ahal izango da.

ALERTAK

Ezin duzu aurkitu bilatzen ari zarena?

Ez itxaron gehiago eta jarri harremanetan

Udalak laguntzen dizu

Ordutegia