Aurten ere, azaroaren 29an, afari solidarioa egin da Rwandarekin. Afari horretan, Urkabustaiz, Erriberagoitia eta Kuartangoko udalerriek bat egiten dute Kayenzi herriarekin. Bildutako diru guztia Kayenziko ama-eskolako gastuak ordaintzeko erabiliko da. Eskola horrek 3 eta 6 urte bitarteko 140 umeri hezkuntza eta elikagaiak ematen dizkie.
Herri txiki batek ekimen txikiak eginez gauza handiak egin ditzake.