Katadiano

Katadiano Badaia mendilerroaren oinean dago, Oto eta Katadiano arteko bere bideak mugimendu handikoak izan ziren Erdi Aroan Zaragoza-Bilbo ibilbidean. Ibilbide hori Araban Biasteritik sartzen zen Villafría, Trebiño, Lapuebla, Nanclares eta Ototik jarraituz eta Katadianotik pasatuz Zuia, Orozko eta Miraballesera iristeko. Horregatik Katadianon “Marubai” izeneko zubi enblematiko bat eta benta ospetsu bat egon ziren. “Marubai” zubia Arabako komunikazioetan garrantzitsuenetariko bat izan zen XVIII. mendean. Hiru begi eta ehun eta hogeita sei oineko luzerako zubia. Zubi honek oraindik dirau trenbide eta autopista arteko bidegurutzetik hurbil, Baia ibaian behera Katadianotik. Gainera, Baia gainean antzinako beste zubi bat dago, herriaren sarreran aurkitzen da, eta trikuharrien gune garrantzitsu bat aurkitzen den tokian hasten da; San Juan zubia deitzen da. Katadiano larre eta belardietan aberatsa zen eta inguruko beste toki batzuekin Kuartangoko ledaniarik garrantzitsuenetariko baten kide izan zen.

1257an Gatadiano izenarekin agertzen zen eta 1556rako jada Catadiano izenarekin agertzen zen, orduan 30 biztanle zituelarik. Katadianoko parrokia Quejanako mojen mantenuaz arduratzen zen 1380ko errege-agindu baten arabera, XIX. mendea ondo hasita izan arte betetako egitea. Garai hartan hirurogei biztanle zituen. Une hartatik aurrera, egun mantentzen den populazio beherakada hasi zen, gaur egun 2 bizilagun erroldatu dituelarik.

2 Biztanle

Ezin duzu aurkitu bilatzen ari zarena?

Ez itxaron gehiago eta jarri harremanetan

Udalak laguntzen dizu

Ordutegia