Etxabarri Kuartango

“Sierra Brava de Badaia” hormatzar orografikoaren oinean kokaturiko tokia, Kuartangoranzko jaitsieran. Badaiatik Etxarrira jaisten ziren bide-zidorretan bide hauen milaka urteko mugimendua frogatzen duten historiaurreko aztarna ugari gelditzen dira. Mendilerroa jaistean, egun ia basorik gabeko lurra agertzen zaigu, agirien arabera “Hondo de los Robles” bezalako toponimikoen sorreran eragin zituzten hariztiak zeuden. Bidegurutze garrantzitsu moduan, Etxarrin zubi zahar bat, benta bat San Antonio Abad, mandazainen zaindariaren omenez altxatutako ermita bat egon zen. Zubia Sendadianorako bidean dago, egun errepide bihurtuta, eta 1764koa da. Baia ibaian gora, zubitik ez oso urrun, errota hidrauliko ba egon zen.

Etxabarri egungo izenaz agertzen zen 1257an, Aznar Gotzainaren gutunean. Ordurako jada zutik zegoen Santiagoko eliza erromanikoa.

1556an Etxabarrik zortzi biztanle zituen, mende batez gutxienez bere horretan iraun zuelarik. 1786an populazioa 60 biztanlekoa zen, haien artean kirurgialari eta ferratzaile bat. XX. mendeko lehenengo hamarkadan populazioa 49 biztanlekoa zen, gaur egun 20 biztanlera murriztu delarik.

20 Biztanle

Ezin duzu aurkitu bilatzen ari zarena?

Ez itxaron gehiago eta jarri harremanetan

Udalak laguntzen dizu

Ordutegia