Jokano Vadillo ibaiaren ahoan dago, ekialdeko bailaran, Baia ibaiarekin elkartzen den lekutik hurbil. Horregatik Jokanok, bailarako biztanleentzako hil edo biziko ardatz ziren bi bailaren arteko lotura puntu izanik, bere kokapen geografikoari zor dio garai bateko ongizatearen zati bat. Horrez gain, Jokano inguruetan, gizakiaren lekukotasuna ematen duten milaka urteko aztarnak geratzen dira. Jokano hego ekialdean “Solacueva” izeneko lekuan, mendiko haitzulo batean aurkitutako historiaurreko aztarna interesgarriak agertu dira. Brontze Aroko horma-irudi eskematikoak eta hezurrezko eta metalezko tresnak dira, baita erromatar aztarnak eta Berant Inperioko txanponak ere. 1257an jadanik izen honekin agertzen zen, eta ordurako bertako eliza bailarako besteetatik nabarmentzen zen, egun mantentzen dituen bere erromaniko eta protogotikoagatik.
1556an Jokanok 30 biztanle zituen, 1682an populazioa 14ra murriztu zen. XX. mende hasieran Jokanoko populazioa 106 biztanlekoa zen, gaur egun erroldaren arabera 36 biztanle izanik.
Bere elizako erretaula platereskoa nabarmenduko dugu, bere garaian 200 erreal balio izan zituena eta Mendozatik ekarria izan zena. Erretaula hau Mendozako San Martin eliza desagertuaren zati zen, zeinaren presbiterioko harmailetan, eraitsi arte, lehen Mendozatarren hilobiak kontserbatu ziren, Santillanako Markesen eta Infanterriko Dukeen gurasoenak, Mendozako Dorretxearen eta Arabako lursail zabalen jabeenak. Horrela, 200 errealen truke, Jokanok tenplu eta jauregietan arte-lan baliotsuen sustatzaile zen Mendoza leinu etxe boteretsuari loturiko erretaula eskuratu zuen.