Arriano

Arriano Lunaren hego-mendebaldean dago, Vadillo ibaiko urak jarraituz ibilbide naturala hasten den tokian, Arkamo eta Gibijo mendilerroen artean, Mendebaldetik Ekialdera jaisten da Arrianotik, Jokano, pasata, Baiako urekin bat eginez. Arrianon Lunako ledaniatik Arrastia, Urduña eta Urkabustaizera doazen igarobideak, eta Lacozmonte eta Goi-Gaubearaino doazenak ere, aurkitzen dira. Arriano “Arreguiano” izenarekin agertu zen 1257an eta 1556an “Arreano” bezala ezagutzera pasatu zen. Un e hartan 13 biztanle zituen. Egungo mendearen hasieran 24 biztanle zituen eta azkenengo erroldan, hamar biztanle.

San Roman eliza, adreiluz eta harri-hormaz egindako landatar eraikuntza, elizarantz mendebaleko hegaletik jaisten den bide ondoan dago, alaka forman. Bere berant Erdi Aroko portada arku zorrotz eta dobelaje landu banaz erremataturik dago. Oinplano angeluzuzena eta burualde zuzen dauzkan eraikuntza bat da. Bere lehiateak XIII. mendeko eraikuntza erromanikoak dira, baita kopa apaingarriz guztiz estalitako bere bataiarria ere. Bere erretaulan, XIV. mendeko Kristo Gurutzefikatuaren irudi bat, berant gotikoko kristoen irudien tipologiari erantzunez, hiru iltzerekin josia eta jarrera jakin batean. Ezkerretara “Andra Mari” motako irudi interesgarri bat dago, berant gorikoa, tonu arkaikoa badu ere.

10 Biztanle

Ezin duzu aurkitu bilatzen ari zarena?

Ez itxaron gehiago eta jarri harremanetan

Udalak laguntzen dizu

Ordutegia