Gillarte

Leku hau Lunako Ledaniaren zati bat bezala agertzen zen “Guibigioarrate” izenarekin 1257an. Aipatutako Lunako Ledanian, Gibijo inguruko hegoaldeko mendietan, bailaran ez ezik, Arkamoko mendiez harantzago mugakide dituen eskualdeetan ere, debozio handiko baseliza bat dago. Hirutasun Santuari sagaraturik dago eta komunikazioetarako leku ezin hobeago batean altxatzen da, Urkabustaizen mendilerroan zehar Unzaraino heltzen ziren bideak. Baseliza zuzenean zaindu eta administratzeko ardura Gilarteri zegokion.

1556an Gilartek 10 biztanle zituen, 1786an 66 ziren, haien artean Ferratzaile bat, apaiz bat, elizgizon bat eta hiru kapare familia. XX. Mendearen hasieran 13 biztanle zituen, eta azkenengo erroldan 6 biztanle agertzen dira.

“La Trinidad” baseliza leku ezkutu batean kokatzen da, mendi tontor malkartsuen artean, Gibijo mendilerroaren inguruko mendietan. Harri-hormaz egindako eraikuntza bat da mendi hegal baten hegoaldean egindako kobazulo baten sarreran. Bere barnean iturburu bat sortzen da, zeinen urak baselizatik kanpo isurtzen diren, bere lurrazpia zeharkatu ondoren. Handik oso hurbil antzinatik, batzutan urrutiko herrietatik, baselizara etortzen zirenei aterpea eman zien etxe bat dago. XVIII. mendeko dokumentuen arabera, etxe hau erromesak aterpetzeko eduki beharreko tresna guztiez horniturik zegoen.

6 Biztanle

Ezin duzu aurkitu bilatzen ari zarena?

Ez itxaron gehiago eta jarri harremanetan

Udalak laguntzen dizu

Ordutegia