Marindako ledanian kokatua, “Santa Eulalia” hagiotoponimoak Santa Eulalian bi herrigune bereizten dira. Biztanle gehien dituena lehen “camino real” izeneko, Arrianotik Baiaranzko bideari jarraituz ibaiaren ondoan kokaturiko auzunea da. Gorago “barrio de la iglesia” dago, nondik aintzinatik, Arkamo mendilerroa igoz, Artaza eta Barronera iristen ziren bide zidorrak ateratzen diren Behek auzunean, mende batzuk lehenago mugimendu handiko bidegurutzea, egun bide zidor soilak, Ondokolandako bentak aurkitzen ziren, ospe handikoak bailaran jende eta bideen elkargune gisa. Ondokolandan XVI. mendetik XVII. Mendeko hasierako urteetaraino eskritura publikoak egiten ziren. Gaur egun elizako auzunea ia jendez hutsik dago, inguruetako bizitza errepide ondoan, antzinako errege-bidean, garatzen den bitartean.
1257an “Sca Olalia” izenarekin agertzen zen eta bederatzi biztanle zituen, 1682an biztanleak zazpira murriztu ziren. XX. mendearen hasieran populazioa 51 biztanlekoa zen eta azkenengo erroldaren arabera Santa Eulalian 11 biztanle agertzen dira.