Urbina Basabe Marindako ledaniako parte zen, Vadillo ibaiak sortzen duen Kuartangoko bailararen erdian dago. Bere jatorria barruti biribileko oinetxe bat izan zen, bere biztanleak lurralde txiki baten antolatzeko gai ziren jatorri nobleko kokalekua, okupaturiko lurraldean nekazaritza eta abeltzaintza ustiapena zuzenduz eta biztanleen bizitza espiritualaz ere arduratuz.
Beti izan zen biztanle gutxiko herria. 1556an “Horbina”ko parrokia ezagutzen zen bere zazpi biztanlerekin, 1590 hiru besterik ez ziren geratzen. 1599an izurriaren ondorioak jasan zituen, agirietan azaltzen den bezala XIX. mendearen hasieran zazpi biztanle zituen, XX. mendearen hasieran hogeita bat zituen, eta gaur egun, bi biztanle.