Baia ibaiaren bailararen erdian dago, kokaleku honek Sendadiano Kuartango iparretik hegora zeharkatzen zuen bide, gaur egun errepide, inguruetara hurbiltzen zuen. Bere aldetik Yartos eta Marinda mendien hegaletako bere kokalekuagatik zuzenean komunikatzen zen, mendi horiek inguratuz Gijiboko San Antonio eta Hirutasuna baselizekin eta Urkabustaiz, Arrastia, Urduña eta Losa bailarako ibilbideetako bidegurutzeekin. Bide zahar batek, gaur egun auzo-bide bat denak, Sendadiano Jokanorekin lotzen zuen Vadillo eta Baiaren arteko bokale inguruan. Sendadiano Baia ibaiertzeko gain baten nabarmentzen da. Bertako etxebizitzak Erdi Aroko elizaren inguruan pilatzen dira. Bere kokapenagatik, Baiaren ondoan, Sendadianok antzinatik, hiru arkuko harrizko zubi bat izan zuen, bailarako komunikazioetarako garrantzia handiko igarobidea. Bi errota hidrauliko ere izan zituen.
1257an gaur egungo izenarekin agertzen zen eta 1556an 40 biztanle zituen. Ordurako San Vitores ermita eraikita zegoen. Mende bat geroago biztanle kopuruak beherakada nabarmena izan zuen, 15 biztanleraino jaitsi zelarik. 1786an Sendadianok 83 biztanle zituen, guztiak laborariak jostun bat izan ezik. XX. mendearen hasieran 70 biztanle zituen, azkeneko erroldaren arabera 23 biztanle dituelarik.