Uribarri Kuartango

Uribarri Kuartango tradizionalki biztanle gutxieneko bailarako herri guneetako bat izan da. 1257tik, orduan Uliuarri izenaz ezagutzen zen, zazpi biztanle besterik ez zituen. Uribarri Arkamo mendilerroko haitzen itzalpean kokatzen da bailararako zabalgunean.

XIII. mendeko bere eliza erromanikoak arku zorrotz eta apaingarri soildun portada bat dauka. Bere barnealdean presbiterioko ezker aldean Olartetarren kapera aurkitzen da, XVI. mendearen amaierako ganga berant gotiko batek estalita. Egun kapera hau bataio kapera moduan erabiltzen da. Interes handiko bere bataiarria XIII. mendekoa da, arkuak atzapar gisa dituen basamendu karratu baten gainean jarritako harrizko kopa batez osatua. Kopa banda moduan jarritako motibo geometrikoz guztiz beterik dago. Kuartangoko bataiarrietariko adibide tipiko bat da, ebakidun dekorazioz inguratuta, eta Jokanoko portadako zenbait motiborekin lotuta.

11 Biztanle

Ezin duzu aurkitu bilatzen ari zarena?

Ez itxaron gehiago eta jarri harremanetan

Udalak laguntzen dizu

Ordutegia