Bailarako hego ekialdean kokaturik, Baiaren Portillo de Tetxatik La Riberako lurretarako irteeran, Arkamo, bailarako hegoaldeko muga, eta Badaia, ekialdeko muga, mendilerroen artean irekitako igarobidea. Igarobide hau betidanik izan da leku estrategiko bat bailarako zaintzarako, horregatik Baia ibaiaren irteera beti egon zen gotortuta. Aprikano Portillo ondoan kokaturiko Kuartangoko lehenengo herria da, Baia ibaian gora eta jada bailara barruan. Arabako komunikazioetarako komunikabide puntu garrantzitsu bat izan zen antzina antzinatik. Urduñarantz zihoan bideko irteerako XV. mendeko zubia oraindik ondo kontserbatuta dago bere bost begiekin, beraietako lau bere arku apuntatuekin eta bat, puntu erdikoa. Herriko sarreran zubi aldetik ohiko baserri armarridun bat dago, non idazkun zahar batek Urduñatik zetozenei herriaren izena jakinarazten zien. Kuartangoko bideak, historiaurreko garaietatik ibiliak, erromatarren garaian ere erabiliak izan behar zuten. “Aprícano” toponimoaren “ano” atzizkiak, bailaran erregistratutako beste batzuen moduan, jabetza pribatu baten existentzia adierazten du, “fundus” bat, erroan jabearen izen onomastikoarekin eta jabearen izenari “anus” atzizkia erantsiz izendatua. Aprikano izen honekin agertzen da jadanik Calahorrako apezpikuaren 1257ko gutunean, segur aski tenplu erromanikoa, bailarako zaharrenetariko bat, jadanik existitzen zeneko momentua.
Arkitektura zibilak halaber Eguiluz, Anda, Montoya, Ortiz de Luna eta beste abizen noble batzuen erdi aroko armarridun etxeen hondakinak eskaintzen ditu. Aprikanon dorre gotortu bat egon zen, gutxienez 1595 urtekotzat jota, Landazuritarren jabetzakoa. Landazuritarrak belaunaldietan zehar XVI. mendean eraikitako San Juan kaperaz arduratu ziren. Aprikanoko hainbat biztanlek Indietako kolonizazioan parte hartu zuten eta XVI. mendean bere populazioa 19 biztanlera murriztu zen. Ehun urte geroago 1786an errekorra lortu zuen 75 biztanlerekin. Egun 2017ko erroldaren arabera 15 biztanle ditu.