HIRIGINTZA
KUDEAKETA
Hemen dagoen informazioak dibulgaziozko izaera soilik du, eta inoiz ere ez da Administrazioarentzat loteslea izango.
Informazio gehiago jaso nahi baduzu, begiratu indarrean dagoen araudian.
ORDUTEGIA
Astelehenak 9:00etatik 14:00etara.
UDAL ARKITEKTOA
David Álvarez
Tel. 945 36 26 00
OBRA TXIKIETARAKO LIZENTZIA
Barneko zein kanpoko obrak, teknikoki bakunak diren eta eraikuntzarekiko eta ekonomikoki gorabehera gutxikoak diren obrak egiteko baimen administratiboa, adierazpen-izaerakoa, bolumena, erabilera objektiboa eta etxebizitzen eta lokalen kopurua aldatzen ez dituztenean, eta egiturazko elementuei eragiten ez dietenean, ez eta eraikinaren edo instalazioaren arkitekturazko konfigurazioari edo bizigarritasun- edo segurtasun-baldintzei ere.
Obra Txikietarako Lizentzia Eskabidea
OBRA HANDIETARAKO LIZENTZIA
Eraikuntzako, eraikingintzako eta instalazio-ezarpeneko obrak egiteko gaitzen duen baimen administratiboa, adierazpen-izaerakoa, bai eta eraikinak eta instalazioak zabaldu, eraberritu eta kontserbatzeko obrak egiteko ere, eraikinaren edo instalazioaren egiturari edo arkitekturazko konfigurazioari eragiten diotenean.
HIRIGINTZA ARLOKO INFORMAZIOARI BURUZKO KONTSULTAK
Finka edo higiezin jakin baten gainean aplikagarriak diren erregimen edo hirigintza-baldintzei buruz, obra jakin batzuk egiteko edo jarduera jakin batzuk instalatzeko aukerari buruz, plangintza orokorrari buruz, edo banaketa horizontala egiteari buruzko informazio idatzia.
PARTZELAZIO- ETA BANAKETA-LIZENTZIAK (elkarketa):
- Partzelazioa edota elkarketa: partzelak aldatzeko, lokalak edo etxebizitzak banantzeko eta, oro har, banaketa fisiko edo erregistroko banaketa oro egiteko gaitzen duen baimen administratiboa, adierazpen-izaerakoa, Plan Orokorrean hiru-lurzorutzat edo lurzoru urbanizagarritzat sailkaturiko lurzoruan dauden higiezinetan egin nahi denean.
- Banaketa edota elkarketa: finkak aldatzeko gaitzen duen baimen administratiboa, adierazpen-izaerakoa, nekazaritza-helburuetarako bakar-bakarrik, proiektua lurzoru urbanizaezinetarako denean.
URBANIZAZIO-PROIEKTUEN ONARPENA
Urbanizazio-proiektuak urbanizazio-obren xehetasun teknikoak definitzen dituzten proiektuak dira. Ez dute baimen beharrik, baina berariazko izapideak egin behar zaizkie.
LEHEN OKUPAZIOKO / ERABILERAKO LIZENTZIA
Eraikin bat, obra bat edo haren zati bat erabilera jakin baterako erabil daitekeen egiaztatzea helburu duen baimen administratiboa, adierazpen-izaerakoa, onarturiko lizentziaren arabera gauzatu delako eta, egin behar den kasuetan, dagokion urbanizazioa egiteko betebeharra bete delako.
KUARTANGOKO UDALERRIAREN HIRIGINTZA PLANEAMENDUA
Edozein informaziorako bere web orrialdea bisita ezazu.
http://pgou.kuartango.org/