Turismoa

Kuartango

KUARTANGO

Kuartangok ingurune natural pribilegiatu bat ezkutatzen du, Baias ibaiak zeharkatua eta Badaia eta Arkamo mendilerroek eta Gibijo mendiek babestua.

Halaber, egun dirauten aztarna ugaridun iragan bat, hala nola, Urbina-Basabe Dorrea, nongo gela baten Andagosteko Gudua (bideoa erderaz/bideoa euskaraz) eta Euskadin aurkitutako erromatar aztarna zaharrenak erakusten diren; edo Katadianoko lau trikuharrien multzoa, non gorpuak aurkitu ziren.

Lacozmonteko Solacuevako Haitzuloetako historiaurreko aztarnategiak oraindik labar-pinturak mantentzen ditu eta haran hau interes bereziko bazter bihurtzen dute historia urrunekoenarekin berraurkitzeko.

Eskolunbeko Andra Mariaren Santutegia, Katadiano herrigunetik hurbil oso gertu, eta Hirutasun Santuaren baseliza, Gilartetik 1,5 Kilometrora, toki garantzitsu bi dira Kuartangoko Harana bizitatzerakoan.

Bere bazterretan galtzea, Zuhatzu-Kuartangoko bainuetxe ondoko ibaiertzean atseden hartzea, haranean hedatzen diren hogeiren bat herrigunetatik ibiltzeko denbora hartzea, paisaia eder eta lasaitasunaren omenaldi dira.