KULTURA, HEZKUNTZA ETA EUSKARA
KULTURA
ORDUTEGIA
Al eta Az 9:00etatik 14:00etara.
TEKNIKARI SOZIO-KULTURALA
Ana López de Larrínzar
Tel. 945 36 26 00
HEZKUNTZA
Matrikulazio akademikoaren inguruko informazio zehatzagoa izateko Izarra Herri Eskolaren web orrialdea bisita ezazu.
EUSKARA
EUSKARA TEKNIKARIA
Isabel Calderero
Añanako Kuadrilla – Ribabellosa
Tel. 945 35 50 89
isabelcalderero@cuadrilladeanana.es
Kuartangoko Udala udalerri ezberdinei euskeraren zabaltze eta erabileraren aldeko eginkizunean laguntza emateko euskara teknikari bat duen Añanako Kuadrillako Euskera zerbitzura esleituta dago.
LUDOTEKA
Udaletxe Zaharreko areto handia Ludoteka gisa erabili ahal izango da.
8 urte baino gutxiago duten adingabeek, helduren baten laguntzaz; eta 8 eta 12 urte bitartekoek, bakarrik, WII erabili, pelikulak ikusi, mahaiko jokoekin jolastu… ahal izango dute.
Horretarako udaletxean giltza elektroniko bat eskatu behar izango dute 5€ko findantza (familiako) ordainduz.
ZAINTZA-GELA
Egun ez dabil.
ALBAITARIAREN ETXEA
ALBAITARIAREN ETXEA udalerrian erroldatutako bizilagun guztientzako gunea da topagune, irakurtzeko toki, etab. gisa. Era berean haurren ospakizunak, urtebetetzeak eta familiarteko ekitaldiak… egiteko aukera dago, beti ere udalaren baimenarekin.
Instalazioa erabili ahal izateko udaletxean txartel elektroniko bat eskatu behar da 5€ko findantza ordainduz.
12 eta 18 urte bitarteko erroldaturiko gazteek lehentasuna eta eraikinera sarrera esklusiboa izango dute honako ordutegian:
- Ostiraletan 20.00etatik aurrera.
- Larunbatetan 18.00etatik aurrera.
- Igandeetan egun osoa.
GAZTELEKUA
18 eta 99 urte bitarteko herritar erroldatuentzako gunea topagune, irakurtzeko toki, etab. gisa.
Instalazioa erabili ahal izateko udaletxean txartel elektroniko bat eskatu behar da 5€ko findantza ordainduz.
LIBURUTEGIA
Liburutegi publikoa erabilera askotariko eraikinean aurkitzen da.
Haurrentzako gunea dauka.
Irekita astelehenetan 18.00etatik 20.00etara eta larunbatetan 11.00etatik 13.00etara.
ORDENAGAILUEN GELA
Egun ez dabil.
Berriro ere aktibo dagoenean jakinaraziko da.
ADINEKOEN GELAK
Hirugarren Adineko Gelak bi urtez behin adinekoentzat egiten den programa kulturala da.
Kuartango, Erribera-Goitia eta Añanako adinekoekin ,elkarrekin, egiten dira, udalerri anfitrioia urtero txandakatzen delarik.
Hiru udal eta Arabako Foru Aldundiko Kultura Sailaren artean antolatzen dira.
Bertaratzea, zein ekintzetara joateko garraioa doakoa da.
Ekintzak anitzak dira, besteak beste: hitzaldiak, konferentziak, tailer praktikoak, zine-forumak edota musika zein antzerki antzezpenak.
Kuartango, Erribera-Goitia eta Añanako adinekoentzako programa kulturala
AGIRITEGIA
AGIRITEGIKO TEKNIKARIA
Julia Espina
Añanako Kuadrilla – Ribabellosa
Tel. 945 35 50 89