Anda, Baia ibaiaren igarobide irekian kokatzen da Kuartangorako sarreran Bailarako Iparraldean.
Andak, bidegurutze gisa, hiru zubi garrantzitsu izan zituen. Lehena “Pila Zubia” jadanik eraitsia, bigarrena eta Zaragoza eta Bilbo arteko komunikazioetan garrantzia handikoa “Ilunbe Zubia” izan zen. Kare eta harrizko hiru begiko zubi hau trenbideko zubitik metro gutxira aurkitzen da. Eta hirugarrena eta enblematikoena Andako Sendadianoranzko antzinako ferra eta gurdi bideetako irteeran aurkitzen da. Puntu erdiko bost begi ditu eta goialdean, Andako harrobiko harriz eraikitako harrizko gurutze bat.
Zubi hauek Andak Zuia, Urkabustaiz eta Kuartango arteko bidegurutzean izandako garrantzia erakusten dute. Gainera nabarmendu beharra dago berant erdi aroaz geroztik Zaragozatik Bilbora joateko erabiltzen zen bidea, Ototik Torturaraino etorriz Bizkaiko lurraldean zehar jarraitzen zuen, eta Altube ibaiaren bideari jarraituz Bilbora iristen zen.
Andan historiaurreko hondakin garrantzitsuak ere aurkitzen ditugu. Baiaren ondoan “San Sebastian norte”, “San Sebastian sur”, “Gurpide norte” eta “Gurpide sur” trikuharrien hondakinak aurkituko ditugu, interes arkeologiko nabaria dutenak bere hautu eta giza hondakinengatik, besteak beste trepanaturiko garezur bat.
Bere baso aberastasunaz gain, Andak aberastasun gehigarri bat zeukan, marmol beltzeko bere harrobi garrantzitsuak, zeinek, adibidez, El Escorial Monasterioko errege-hilobiak hornitu zituzten.
Anda herria bi hirigune desberdinetan egituratuta dago. Bata San Esteban elizaren inguruan eta bestea Sendadianoranzko eta Baia gaineko zubiranzko bidea jarraitzen duena.
XVI. mendearen bukaeran, Andak hamasei auzokide zituen, ehun urte geroago, populazioa zazpi biztanleraino murriztu zen. Egun 2017ko erroldaren arabera, 36 biztanle ditu.