ZER EGIN?
ESKOLUNBEKO IBILBIDEA
Distantzia
8,3 Km (Eskolunbe-Tortura- Eskolunbe)
Denbora (oinez)
2 ordu eta 45 minutu
Zailtasuna
Ertaina
Nola egin
Oinez (mendi-bizikletaz).
Berariazko gomendioak
Ibilbide luzea egiteko mendi-bizikleta aholkatzen da. Arreta berezia jarri behar da gailurretik Urbina Ezako ur-depositurainoko jaitsiera handi eta harritsuan.
Aldaera
Txangoa luzatu egin daiteke: Badaia mendizerrako goi-lautadatik Urbina Ezako ur-deposituan behera herri horretara heldu, eta handik, Eskolunbera itzuli. Bide hori eginez gero, ibilbidea 6,1 km handiagoa izango da, hau da, guztira 14,4 km-koa (4 ordu eta 50 minutu).
Paisaia
Panoramika handiak, egitura karstikoak eta harkaitzak.
Fauna
Uhandre palmatua, Horma- sugandila, Sai arrea, Belatz handia, Birigarro arrunta, Eper gorria, Oki handia, Katajineta, Basurdea, Orkatza.
Flora
Pinua, erkametza, ipurua, txilarra.
Etnografía
Eskolunbeko Amaren santutegia.
TRIKUHARRIEN IBILBIDEA
Distantzia
4,2 km (Anda-Katadianoko trikuharriak-Marubai zubia-Anda).
Denbora (oinez)
ordubete eta 25 minutu
Zailtasuna
Txikia
Nola egin
Oinez edo mendi-bizikletaz
Paisaia
Ibai-ertzeko basoaren adibide bikaina. Badaia mendizerraren Mendebaldeko isurialdea ikusten da bertatik.
Fauna
Amuarraina, Igela, Suge gorbataduna, Miru gorria, Hontza, Lertxun hauskara, Ur-zozoa, Basahatea, Txepetxa, Buztanikara zuria, Ipurtatsa, Untxia, Orkatza.
Flora
Pinua, Pagoa, Laharra.
Etnografia
Erdi aroko zubiak, egitura megalitikoak.
ARRIGORRISTA-KO IBILBIDEA
Distantzia
10 km (Arriano–Lobera-Arriano)
Denbora (oinez)
3 ordu eta 20 minutu
Zailtasuna
Ertaina
Nola egin
Oinez
Berariazko gomendioak
Arkamo mendiaren zatia ez egin egun lainotsuetan. Arreta berezia jarri ebaki-gunera heltzean, harkaitzak desnibel handiak ditu eta.
Paisaia
Panoramika handiak eta egitura karstikoak.
Fauna
Uhandre palmatua, Sugandila iberiarra, Arrano beltza, Sai zuria, Belatxingak, Hegatxabal arrunta, Lursagu gorria, Lepazuria.
Flora
Pinua, Txilarra, Ipurua.
Etnografía
Barrongo otsotranpa.
SOPEÑAKO IBILBIDEA
Distantzia
8,5 km (Aprikano–Jokano- Aprikano)
Denbora (oinez)
2 ordu eta 50 minutu
Zailtasuna
Txikia
Nola egin
Oinez edo mendi-bizikletaz
Aldaera
Uribarri-Koartangora heltzean, Aprikanora itzultzeko pistarekin bat egiten duen bidegurutzeraino jarraitu errepidez. Hori eginez gero, ibilbidea 5,5 km murrizten da (ordubete eta 50 minutu).
Paisaia
Basoa (Arkamoren hegala) eta laboreak heskaiz inguratuta, maldarik gutxieneko eremurik baxuenetan.
Fauna
Arrabio arrunta, Musker berdea, Zapelatz arrunta, Urubia, Okil handia, Oilagorra, Katagorria, Azkonarra.
Flora
Pinu, Pagoa, Laharra.
Etnografía
Aprikanoko Erdi Aroko zubia, Ortiz de Jokanotarren jauregia.
IARTOS-EKO IBILBIDEA
Distantzia
11,8 km (Andagoia-Andagoia)
Denbora (oinez)
4 ordu
Zailtasuna
Ertaina
Nola egin
Oinez edo mendi-bizikletaz
Berariazko gomendioak
Eguraldi euritsuarekin, bailararen barrenetik Andagoia inguruko ganadu-pabilioirainoko bidea lokaztuta egoten da; beraz, zaila gerta daiteke bizikletaz egiteko.
Paisaia
Baso-paisaia zoragarriak: tarteka larrea, tarteka heskai naturala.
Fauna
Apo arrunta, suge gorbataduna, aztorea, hontza ertaina, pagausoa, kaskabeltz handia, orkatza, basurdea.
Flora
Erkametza, Pagoa, Hurritza, Iparraldeko elorri zuria, Haltza, Laharra.
Etnografia
Andagoia herri bitxia da: etxe dotoreak eta laborari-etxeak ditu.
OTSOTRANPAKO IBILBIDEA
Distantzia
15,3 km (Santa Eulalia-Nerbioi ibaiaren jauzia-Santa Eulalia)
Denbora (oinez)
5 ordu eta 10 minutu
Zailtasuna
Ertaina/handia
Nola egin
mendi bizikletaz (oinez aldaera laburra)
Berariazko gomendioak
Ibilbide hau ez da egun lainotsuetan egin behar, erreferentziarik gabe galtzeko arriskua dago eta, batez ere Gibijoko otsomendiaren eta Nerbioi ibaiaren jauziaren arteko atalean. Ura eta elikagai energetikoren bat eroatea komeni da.
Aldaera
San Antonio baseliza igaro eta laster, bide bat hartzen da ezkerrera, Gilarte herrira heltzeko. Handik, abiapuntura itzultzen da errepidez. Hori eginez gero, ibilbidea 6,7 km txikitzen da, eta beraz, 2 ordu eta 15 minutu behar izango dira.
Paisaia
Panoramika handiak, Nerbioi ibaiaren jauzia, egitura karstikoak.
Fauna
Zuhaitz-igel arrunta, Sugandila bizierrulea, Sai arrea, Mirotz zuria, Birigarro arrunta, Galeperra, Erbia, Otsoa.
Flora
Iparraldeko elorri zuria, Txilarra, Mihura.
Etnografia
Gibijoko otsotranpa, San Antonioren eta Hirutasunaren baselizak.
MARINDAKO IBILBIDEA
Distantzia
6,3 km. (Sendadiano-Marinda- Sendadiano)
Denbora (oinez)
2 ordu eta 10 minutu
Zailtasuna
Txikia/ertaina
Nola egin
Oinez (mendi-bizikletaz Marinda gaineraino)
Paisaia
Panoramika handiak, egitura karstikoak.
Fauna:
Arrabio arrunta, Musker berdea, Zapelatz liztorjalea, Urubia, Kukua, Okil berdea, Muxar grisa, Lepazuria, Orkatza.
Flora
Pinua, Pagoa, Laharra, Elorri beltza.
KUARTANGOKO IBILBIDEAK MAPAK
KUARTANGO BIZI
Deskubritu Beharreko Harana
Paisaia askotarikoen eredu zoragarria da Kuartangoko harana, bai eta geologiaren, floraren, faunaren, historiaurreko arkeologiaren eta giza jarduera tradizionalen arteko lotura estuarena ere; hala, paisaia berezia osatzen du horrek guztiak, eta EAEko Korridore Ekologikoen Sarean egoteaz gainera Interes Komunitarioko Arabako 25 gunetatik bi ditu: Arkamo-Gibijo-Arrastaria mendilerroa eta Baias ibaia.
TORRE URBINA BASABE
Urbina-Basaben Arabako Urbina edo Ortiz de Urbina leinuaren enborreko abarraren etxebizitza izan zen multzo arkitektonikoa aurkitzen da. Eraikina izaera erlijiosoa, administratiboa eta erresidentziazkoa zuen behe erdi aroko zentroa izan zen. Beste eraikin baten gainean XII. Mendearen bukaeran altxatutako San Pedro izeneko eliza monasterioa, tenpluari atxikitako defentsarako dorrea eta ondoan dauden garrantzi gutxiagoko beste eraikin batzuk osotzen dute multzoa. 1458 urtean egungo itxura hartu zuen eta XVI. mende hasieran egungo kanpai horma exentua eraiki zen, Kuartangoko haranean daudenen antzerakoa. Gaur egun erakusketa aretoak dauzka bertan multzoaren berreskurapen berrian aurkitutako materialak erakusten direlarik.
ESKOLUNBEKO ANDRA MARIAREN SANTUTEGIA
Kuartangoko Andra Mariari eskainitako baseliza
ATSEDENGUNEA
Katadinotik 900 m-ra kokatua. Badaia mendilerroaren oinean, landaretza anitzeko zelai batean, Eskolunbeko Andra Mariaren baseliza ederraren ondoan. Trantsiziozko klima ozeaniko-kontinentala du eta pinuz eta gaztainondoz osatutako zuhaiztia.
HISTORIA
Arabako ekialdeko Lautadatik behe Nerbioiko haranera zuzentzen zen Erdi Aroko bide zahar batetik gertu, Esconumbre izena agirietan agertzen zen XV. Mendearen amaieran nahiz eta bere jatorria seguru asko askoz lehenagokoa izan. Ermitauek zerbitzaturik, Eskolunbeko santutegia ekialdeko Araba guztiko deboziozko donazioekin finantzatu zen Ebroko ura hustuz eta Kofradia garrantzitsu bat izan zuen. Gaur egun Kuartango eta ondoko beste haranetako biztanleen topaguneetariko bat da egun seinalatuetan.
ARTEA
Arkupe landatarra. Erdi puntuko arkuzko portada, XVI. mendekoa. XVI. mendean eraikia. Oinplano angeluzuzena burualde zuzenarekin. Presbiterio zabal burdin hesitua eta habeartearen zati bat tertzeletezko gangaz estalita. Andra Mariari buruzko giltzarriak eta sinbolikoak. Apeoak mentsulatan apainduak (gizakien aurpegiak, sinboloak, etab.). Berpizkundeko pinturak. Okuloa trazeria gotikoarekin. Harburu soilak. Kontrahomak burualdean. Berpizkunde garaiko erretaula garrantzitsua, platereskoa, XVI. mendearen erdialdeko, Juan de Ayala eta Jeronimo de Noguerasena. Habeartean bi zabalkuntza alboetarantz. Alboetako bi erretaula, kolorez eta urrez margotuta, XVIII. mendearen amaierakoak. Erretaulatik kanpo, Sorkundez Garbiaren eskultura barrokoa. Koru dintelatua karel kalatuarekin trazeria berant-gotiko ederrekin. Gangan Berpizkunde garaiko pinturak.
LA ERMITA SANTÍSIMA TRINIDAD
Kuartangoko Hirutasun Santuaren baseliza Gilarte eta Lunatik gutxi gorabehera kilometro batera aurkitzen da Kuartangoko haranean. Landu gabeko harriz eraikia da, sarrera eratzen duen arkua eta aldare gainekoa ezezik. Gutxi gorabehera 200 metro dituen kobazuloaren ahoan egina dago. Kobazuloaren barruan iturburu bat dago, eta urak tenpluaren zorupea alderik alde igaro ondoren, haren kanpoko aldean azaleratzen dira.
Baseliza erromatarren garaikoa izan liteke. Badirudi agian urarekin lotutako jainko erromatar bati gurtzak egin izana edo bere inguruan jainko erromatar haiekin, udaberriarekin, udarekin edo emankortasunarekin zerikusia zuten festa eta gurtzak ospatu izana.
Kristautasuna iristean, tokiak beste izaera bat hartu zuen. Ahozko kondaira batek kobazuloan irudi edo “santa” bat nola agertu zen azaltzen du. Beste toki gertuago batera jaitsi zuten santutegia egiteko, baina irudia gauez kobazulora bueltatzen zen eta baseliza han eraikitzea erabaki zuten. Toki askoren kondaira.
Agirietan agertzen diren datu zaharrenak XVI. mendekoak dira, bere gurtza toki sakratu, batzartzeko eta elkartzeko toki gisa finkatua zegoenean. Bitxia da aldarearen kokalekua, kobazuloko sarrera estaliz eta hortaz iparralderantz orientatuta, eta ez ekialderantz ohiko den bezala. Guardako Aingeruaren irudiak ere bisitariengan kuriositatea sortzen du, zeinaren lepoan Deabrua bera makurturik dagoen.
Hirutasuna antzina-antzinatik oso entzutetsua da bere erregute, festa eta erromeriengatik. Antzina Korpusaren inguruko hiru Igande jarraitan ospatzen ziren, alajaina: 1.goa, “Eliskoien Eguna”, Hirutasun eguna izateagatik. 2.a, “Eroen Eguna”. Jai handiko eguna izaten zen, bezperatik ere hasten zen. Meza aurretik “Harrera dantza” dantzatzen zen eta jan ondoren “Gaztelua” (pertsonez osaturiko dorrea) egiten zen non Haraneko herriak, agintariak, etab. txalotzen ziren Eta 3.a eta azkena “Alperren Eguna”, egun familiarrago bat. Au ere bezperan hasten zen. Meza ondoren “Hirutasun dantza” dantzatzen zen. Egun ekitaldi guzti hauek erromeriako egun baten zentratzen dira, Korpuseko igandearekin bat eginez.
Kuartango, Urkabustaiz, Arrastaria, Amurrio, Berberana, Gesaltza Añana, Erriberagoitia… eta beste hainbat herritako jendea etortzen da urteko ezinbesteko hitzordu honetara, beraientzako topagune oso maitagarria baita. Askok mendilerrotik egiten jarraitzen dute, oinez.
Zuhatzu Kuartango (Kuartango)
Kuartangoko Ehiza-Esparru Soziala, hamar mila hektarea baino gehiago daukana, “lursail” edo “kuartel” izeneko unitateetan antolaturik dago, eta hartan ehiztari taldeak (4 eta 6 pertsona bitartekoa) ehiza praktikatzen du 5 orduz egun bakoitzean. Lursailak, hedadura handikoak, haraneko aniztasun paisajistikoa ehiza-esparruan islatzeko diseinaturik daude eta “ereindako ehizakiez” aparte bestelako espezie eta ale basatiak aprobetxatzeko aukera ematen dute ( ahateak, oilagorra, birigarroak, usoak,untxiak,…). Kuartangon, edozein modutan, ehizan ehiztari orok nahi duen lantze naturalen ezaugarriak ematen saiatzen da.