KUARTANGO EGUNA / ESKOLUNBEKO ERROMERIA
KUARTANGO EGUNA
Urtero bezala, abuztuaren 25ean larunbata, Kuartango Eguna ospatuko da, haranako nagusienentzako egunik berezienetakoa, alegia. Kuartangoko Udalak zenbait elkarterekin elkarlanean, 10:00etan hasi eta 19:00etan eskupilota partiden ostean bukatuko diren ekintza ugari antolatu ditu. Dantza erakustaldia, herri bazkaria eta Kuartango taldearen antzezlana, besteak beste aurkitu ahal izango ditugu guztion gozamenerako.
ESKOLUNBEKO ERROMERIA / TXAPELKETA LEHIAKETA
Abuztuaren 26an igandea, Kuartangok Eskolunbeko erromeria ospatuko du. Data horretarako, Kuartangoko Udalak zenbait elkarterekin elkarlanean 12:00etan hasi eta 18:00ak arte iraungo duten jarduera ugari prestatu ditu. Ikusmin handiena eragiten duen ekitaldia 17:00etan hasiko da: gizonezko eta emakumezkoen bolo txapelketa, irabazleek diru sariaz gain, tokiko produktuak jasoko dituzte. Aldez aurretik ezinbestekoa da izena ematea eta 2€ ordaintzea.