ERAKUNDE – NORTASUNAREN ESKULIBURUA
ERAKUNDE - NORTASUNA
Udal Erakundea haranari buruzko bertakotasun sentimendu sakona duten herritarrez osatua dago. Erakunde honen parte dira. Hau dela eta Kuartangoko Udaleko marka berriak egungo armarriarekin bizikide izan behar du baina herritarrak Erakundeen errealitate berrira hurbildu behar ditu.
Marka apala, hurbila, ezagut daitekeena, esportagarria eta erabilgarria da. Udal bat izan behar den guztia gainera.
Kanpora begira nola nahi dugun besteek gu ikustea definitzera laguntzen digu, gure ondare eta baliabideak hobetu eta aprobetxatzeko beharrizanaz konturatzera laguntzeaz gain. Herri baten markaren izen onak eta baloreek bere produktuetan, bere herritarrengan, bere inbertsio aukeretan eta zer esanik ez, kanpo laguntza eta finantzaketan eragiten dute.
Honekin guztiarekin gure lurraldearekiko lotura emozional bat bilatu nahi da, zeinarekin Haran honek dituen beste ondare eta zerbitzuen artean adibidez gure tokiko produktu eta markei aplikatu daitezkeen balore eta ezaugarri batzuekiko lotura bat sortzen den.