Zuhatzu Kuartango
Zuhatzu Kuartango udalerriko hiriburua da, eta bere 156 biztanlerekin egun bailarako tokirik populatuena da. Bere auzoen bilakaera, Erdi Arotik gure egunotaraino bertan eta inguruotan izan diren aldaketak begiratuz azaltzen da. Herrixka primitiboa Badaia mendilerroaren bat-bateko jaitsierako gain batean zegoen. Kokalekuaren hegaletik Kuartangoko bi bailaren abiapuntua ikusten zen, Erdi Aroko bide eta bide-zidorretan garrantzitsuak eta Zuhatzuko […]
Uribarri Kuartango
Uribarri Kuartango tradizionalki biztanle gutxieneko bailarako herri guneetako bat izan da. 1257tik, orduan Uliuarri izenaz ezagutzen zen, zazpi biztanle besterik ez zituen. Uribarri Arkamo mendilerroko haitzen itzalpean kokatzen da bailararako zabalgunean. XIII. mendeko bere eliza erromanikoak arku zorrotz eta apaingarri soildun portada bat dauka. Bere barnealdean presbiterioko ezker aldean Olartetarren kapera aurkitzen da, XVI. mendearen […]
Urbina Eza
Badaia mendilerro zakarreko bat-bateko mailaren oinean aurkitzen da Baia ibairanzko jaitsieran. Inoiz ez zen nabarmendu bere aberastasunagatik ezta bere biztanleriagatik. Baliabide eskasia hau Erdi Arotik dator arrastaka. San Juan Ebanjelistari sagaratuko bere eliza, ezinbestekoarekin bakarrik mantendu zen. XIX. mendearen amaieran bakarrik hasi ahal izan ziren berreraikitze lanak eta Gasteizeko parrokiatik kendutako alboko aldare bat izandako […]
Sendadiano
Baia ibaiaren bailararen erdian dago, kokaleku honek Sendadiano Kuartango iparretik hegora zeharkatzen zuen bide, gaur egun errepide, inguruetara hurbiltzen zuen. Bere aldetik Yartos eta Marinda mendien hegaletako bere kokalekuagatik zuzenean komunikatzen zen, mendi horiek inguratuz Gijiboko San Antonio eta Hirutasuna baselizekin eta Urkabustaiz, Arrastia, Urduña eta Losa bailarako ibilbideetako bidegurutzeekin. Bide zahar batek, gaur egun […]
Villamanca
Kuartangoko ibai ertzetako herri eta mugetan kontserbatutako toponimoen artean, Villamancak toki horretan villa erromatar baten existentzia eta inguruko lurren ustiapena gogorarazten duela dirudi. Villamanca, Arkamo mendilerroko iparreko hegalean kokaturik eta Gibijo mendilerroaren hegoaldeko hegalak vistan dituela, Marindako ledaniaren barruan zegoen. 1257. urterako, “Villa manca” izenaz agertzen zen. Erromanikoaren edertasunak eta bere elizaren zabaltasunak botere eta […]
Urbina Basabe
Urbina Basabe Marindako ledaniako parte zen, Vadillo ibaiak sortzen duen Kuartangoko bailararen erdian dago. Bere jatorria barruti biribileko oinetxe bat izan zen, bere biztanleak lurralde txiki baten antolatzeko gai ziren jatorri nobleko kokalekua, okupaturiko lurraldean nekazaritza eta abeltzaintza ustiapena zuzenduz eta biztanleen bizitza espiritualaz ere arduratuz. Beti izan zen biztanle gutxiko herria. 1556an “Horbina”ko parrokia […]
Santa Eulalia
Marindako ledanian kokatua, “Santa Eulalia” hagiotoponimoak Santa Eulalian bi herrigune bereizten dira. Biztanle gehien dituena lehen “camino real” izeneko, Arrianotik Baiaranzko bideari jarraituz ibaiaren ondoan kokaturiko auzunea da. Gorago “barrio de la iglesia” dago, nondik aintzinatik, Arkamo mendilerroa igoz, Artaza eta Barronera iristen ziren bide zidorrak ateratzen diren Behek auzunean, mende batzuk lehenago mugimendu handiko […]
Marinda
“Pico Marinda”, 980 metrorekin, Kuartangoko pasaiari nagusitzen zaio bailararen erditik bertatik. Hegoaldeko hegalean hondatutako etxeak aurkitzen dira, gaur ia jendez hustuta, elizako hondakinekin batera. Marinda izen bereko ledaniaren buru izan zen, “Ledania de Abajo” ere deitzen zitzaiona, “Ledania de Arriba” edo Lunakoarekin kontrajarrita. Beheko ledania honen barruan, Marindaz gain, Santa Eulalia,Urbina Basabe eta Villamanca zeuden. […]
Iñurrita
1 Biztanle
Luna
Bailararen Mendebaldean kokatzen da, Gibijo mendilerrorantz aurreratuta eta menditik zehar Burgoseko Losa eskualdera daramaten bideetan. Mendeak dira Lunak “Ledanía de Luna” izena ematen diola inguruetako mendi eta larre komunitateari, Arriano, Artxua eta Gilartek osatzen dutena, Luna berarekin batera. Lunan ermita bat egon zen, “San Juan de Corcuera” zeritzona, egun desagertuta egon arren tradizio historiko handia […]