Artxua

Gibijo mendilerroko Kuartangoko hegaletan kokaturik, Urkabustaiz, Urduña, Valdegovia eta Burgoseko Losa bailararekin lotuta, historiaurretik erabilitako bide zidorren bidez, zeinen alboetan tumulu eta Lejazarreko moduko trikuharriak dauden. Unzatik Gibijoko erlaitzaren gainaren ertzetik doan bidea, bat-batean Arrastaria bailararanzko jaitsieran ebakia, “Camino de Santiago” edo “Monte de Nancleriz” izenez deituriko bidetik Nerbioiko iturrietara eta Berberanara iristen zen. Bailaratik Artxuarako sarbidea Vadilloko ertzetatik ateratzen da. Bidetik, egun Arriano eta Luna arteko errepidea, Artxuarako sarbide abiatzen da. 1257an “Arxua” izenarekin agertzen zen. 1556an 18 biztanle zituen, mende bat geroago 1682an zazpi besterik ez zituen. XX. Mendearen hasieran 36 biztanle erroldatuta zeuzkan, azkenengo errolda 8ra murriztua izan delarik.

Erdi Aroko eliza erortzeko zorian zegoen eta herriaren esfortzuari esker birgaitzea lortu da, era berean iragana berreskuratzeko lan arkeologiko interesgarri bat eginez. Artxua ez da bakarrik nabarmentzen bere elizagatik. Herria berriztatu berri den multzo hidraulikoagatik nabarmentzen da, aztertua izan den garbitegi batez osatua. Izan ere, garbitegi hau barruti itxi bat izateagatik gailentzen da tenperatura gozo eta babes apur bat lortzeko. Gainera, tamaina nabariko leihoei esker argitasuna lortzen da.

8 Biztanle

Ezin duzu aurkitu bilatzen ari zarena?

Ez itxaron gehiago eta jarri harremanetan

Udalak laguntzen dizu

Ordutegia