Badaia mendilerroaren oinean, Tortura dago. Malkar hau aldapatsua izan arren, mendilerrotik historiaurretik erabilia izan den bide bat jaisten da Torturaraino. Zaragozatik Bilborako bideko zatian kokatuta XVI. mendetik. Mendilerroaren oinean kokaturik zegoenez, Tortura “Comunidad de la Sierra Brava de Badaya” komunitateko kide zen, bere larre eta basoak gobernatu eta aprobetxatzeko erabilia. Torturan “barruti biribil” bat egon zen, “jauregi, etxe, larrain eta baratzea” zituena, baita Santo Tomas eliza ere, gero ermita izango zena. Barruti hau XVI. mendearen erdialdean on Juan de Guevararena zen.
1257an “Tortum” izenarekin agertzen zen, Badaiatik bertaraino jaisten ziren bide bihurrien adieratik hartuta (“tortuoso” erdal terminotik). 1556an 12 bizilagun zituen, mende bat geroago zazpi. XX. mende hasieran populazioa 25 biztanlera handitu zen. Egun biztanle bakarra du.