Zuhatzu Kuartango udalerriko hiriburua da, eta bere 156 biztanlerekin egun bailarako tokirik populatuena da. Bere auzoen bilakaera, Erdi Arotik gure egunotaraino bertan eta inguruotan izan diren aldaketak begiratuz azaltzen da. Herrixka primitiboa Badaia mendilerroaren bat-bateko jaitsierako gain batean zegoen. Kokalekuaren hegaletik Kuartangoko bi bailaren abiapuntua ikusten zen, Erdi Aroko bide eta bide-zidorretan garrantzitsuak eta Zuhatzuko gaur egungo auzuneetan elkartzen direnak. Herriko lekurik garaienean Zuhatzuko eliza erromanikoa eraiki zuten XIII. mendean, eskualdeko berezienetariko bat.
Garai gertuagoetan beste gertaera batzuk Zuhatzuk populazioa handitzea ekarri zuten, Bilbo-Tutera trenbidean geraleku bat eta bainuetxe bat eraikitzea.
Zuhatzu jadanik XIII. mendeaz geroztik, gutxienez, existitzen zen, 1556an 38 biztanle zituen eta herri aberatsa zen. 1786an Zuhatzuk 71 biztanle zituen, haien artean bi ehule. XX. mendearen hasieran 82 biztanle zituen, eta azkeneko erroldaren arabera 156 biztanle ditu.
San Pedro elizan, bere bataiarria nabarmendu behar dugu. Kuartangoko erromanikoaren adibiderik ederrenetarikoa da, Aprikano eta Marindako bataiarriekin batera multzo interesgarri bat osatuz, hirurak oso antzeko ezaugarriekin. Elizako kanpai horma bere eraikuntzagatik nabarmentzen da, Erdi Aroko hileta harlauzak erabili baitzituzten. Aipatzekoa baita bere Kristo Gurutzefikatua, 1991n eliza zaharberritzen ari zirela agertutako gotiko garaiko tailu ederra. XVII. mendearen bukaeran seguru aski “lurperatu egin zuten, Erdi Aroko tailuak “itsusi eta barregarri”tzat jotzen zituztelako, garai hartako perfekzio neoklasikotik urruntzen baitziren.