Luna
Bailararen Mendebaldean kokatzen da, Gibijo mendilerrorantz aurreratuta eta menditik zehar Burgoseko Losa eskualdera daramaten bideetan. Mendeak dira Lunak “Ledanía de Luna” izena ematen diola inguruetako mendi eta larre komunitateari, Arriano, Artxua eta Gilartek osatzen dutena, Luna berarekin batera. Lunan ermita bat egon zen, “San Juan de Corcuera” zeritzona, egun desagertuta egon arren tradizio historiko handia […]
Gillarte
Leku hau Lunako Ledaniaren zati bat bezala agertzen zen “Guibigioarrate” izenarekin 1257an. Aipatutako Lunako Ledanian, Gibijo inguruko hegoaldeko mendietan, bailaran ez ezik, Arkamoko mendiez harantzago mugakide dituen eskualdeetan ere, debozio handiko baseliza bat dago. Hirutasun Santuari sagaraturik dago eta komunikazioetarako leku ezin hobeago batean altxatzen da, Urkabustaizen mendilerroan zehar Unzaraino heltzen ziren bideak. Baseliza zuzenean […]
Arriano
Arriano Lunaren hego-mendebaldean dago, Vadillo ibaiko urak jarraituz ibilbide naturala hasten den tokian, Arkamo eta Gibijo mendilerroen artean, Mendebaldetik Ekialdera jaisten da Arrianotik, Jokano, pasata, Baiako urekin bat eginez. Arrianon Lunako ledaniatik Arrastia, Urduña eta Urkabustaizera doazen igarobideak, eta Lacozmonte eta Goi-Gaubearaino doazenak ere, aurkitzen dira. Arriano “Arreguiano” izenarekin agertu zen 1257an eta 1556an “Arreano” […]
Artxua
Gibijo mendilerroko Kuartangoko hegaletan kokaturik, Urkabustaiz, Urduña, Valdegovia eta Burgoseko Losa bailararekin lotuta, historiaurretik erabilitako bide zidorren bidez, zeinen alboetan tumulu eta Lejazarreko moduko trikuharriak dauden. Unzatik Gibijoko erlaitzaren gainaren ertzetik doan bidea, bat-batean Arrastaria bailararanzko jaitsieran ebakia, “Camino de Santiago” edo “Monte de Nancleriz” izenez deituriko bidetik Nerbioiko iturrietara eta Berberanara iristen zen. Bailaratik […]