KUARTANGOK BERE OHIKO TRINITATE ERROMERIA OSPATUKO DU
Igandean, ekainak 3, Kuartangok bere ohiko Trinitate Erromeria ospatuko du.
Okasiorako, Kuartangoko Udalak eta Añanako Turismo Bulegoak, zenbait elkarterekin elkarlanean, 11:45tan hasi eta 18:00ak arte luzatuko diren ekintza ugari antolatu dituzte. Nabarmentzekoak dira dantza erakustaldiak, meza, puzgarriak eta magia ikuskizunak, besteak beste. Halaber, 17:00etan ikusmin handiena eragiten duen ekitaldietako bat hasiko da: gizonezko eta emakumezkoen bolo txapelaketa. Lehenengo 4 portuen artean sari desberdinak banatuko dira. Diruaz gain, irabazleek tokiko produktuak jasoko dituzte.