XVII. PERRETXIKO ETA TERREÑA BEHI-AZIENDA AZOKA 1024 501 Kuartango

XVII. PERRETXIKO ETA TERREÑA BEHI-AZIENDA AZOKA

KUARTANGOK PERRETXIKO ETA TERREÑA BEHI-AZIENDA AZOKAREN XVII. EDIZIOA OSPATUKO DU IGANDEAN, MAIATZAK 12

 

  • Zuhatzu Kuartangon ospatuko den jaieguna 10:00etan hasi eta 15:00etan bukatuko da eta ekintza ugari egongo dira: dastatzeak, erakusketak, haurrentzako ekintzak eta baita eskulanen eta produktu tipikoen azoka ere.
  • 12:30ean, saskibaloiaren inguruko emakumeak prestatu eta sustatzeko sortutako proiektua garatzen duen Araski AES emakumezkoen elkarteak pregoia emango du.

 

Kuartango 2019 05 07

 

Jada ohikoa den Perretxiko eta Terreña behi-azienda azoka Kuartangoko haranera helduko da igande honetan, maiatzak 12. Hamazazpigarren urtez jarraian jai egun honetan eskualdeko zein kanpoko produktore ugarik hartuko dute parte eta guztira, artisau-produktu eta era askotariko produktu tipikoz beteriko 60 postu egongo dira, besteak beste: gazta, hestebeteak, barazkiak, eztia, trufak, ogia, patatak, olioa, Arabar Errioxako ardoa, txakolina… Eta bereziki, Terreña behi-aziendaren okela eta perretxikoak. Udaberriko perretxiko mota hau estimatua da oso eta Kuartangon ezaguna da bere ugaritasun eta kalitate handia dela eta.

Azoka 10:00etan hasi eta 15:00ak aldera bukatuko da. Aurreko edizioetan bezala, 5.000 pertsona baino gehiago espero dira. Parte hartzaileek ekintza ugariz gozatzeko aukera izango dute antzinako bainuetxe eta Udaletxearen artean kokatutako zabalgunean. Nabarmentzekoak dira, besteak beste: dastatzeak, erakusketak, umeentzako ekintzak, kale-animazioa fanfarrearekin eta baita eskulanen eta produktu tipikoen azoka ere.

Egitarauari dagokionez, 12:00etan pilotan etorkizun oparoa izan dezaketen inguruko gazteen pala partida hasiko da eta 12:30etan saskibaloiaren inguruko emakumeak prestatu eta sustatzeko sortutako proiektua garatzen duen Araski AES emakumezkoen elkarteak pregoia emango du. Ondoren, 13:00etan, Herri Kirolen erakustaldia eta Herri arteko Txapelketa antolatu da eta 13:30etik aurrera, Euskal Okelarekin egindako Terreña behiaren pintxoa euro batean dastatu eta bidenabar Arabako arraza autoktono honen kalitatea deskubritu ahal izango da. Izan ere, behi honen okela oso preziatua da, belartzatan hazten baita.

 

Araski AES, 9 urte baino gehiago emakumeak ahalduntzen

 

Araski AES Elkartea (Arabako Emakumeen Saskibaloia) 2010ean sortu zen eta guztira 295 emakumezko jokalari arabarrez osaturiko 25 talde femenino ditu gaur egun. Araski AES emakumezkoen elkarte bat da, eta saskibaloiaren inguruko emakumeak prestatu eta sustatzeko sortutako proiektua garatzen du. Proiektuak emakumeei prestakuntza eskaini nahi die, ez bakarrik kirolaren alderdi fisikoei dagokienez, baizik eta garapen pertsonalaren sustapenari ere kirol hezkuntza integralaren ikuspuntutik, horrek barne hartzen dituelako emakumeen jabekuntzari, lidergoa eta erabakiak hartzeari, erreferenteak sortzeari eta kirolean gizon-emakumezkoen berdintasunari lotutako balioak.

 

Informazio gehiago: www.araski.com

Informazio gehiagorako

Iñigo Aranbarri

688 621 860

aranbarri@sormen.eus