Gillarte
Leku hau Lunako Ledaniaren zati bat bezala agertzen zen “Guibigioarrate” izenarekin 1257an. Aipatutako Lunako Ledanian, Gibijo inguruko hegoaldeko mendietan, bailaran ez ezik, Arkamoko mendiez harantzago mugakide dituen eskualdeetan ere, debozio handiko baseliza bat dago. Hirutasun Santuari sagaraturik dago eta komunikazioetarako leku ezin hobeago batean altxatzen da, Urkabustaizen mendilerroan zehar Unzaraino heltzen ziren bideak. Baseliza zuzenean […]
Arriano
Arriano Lunaren hego-mendebaldean dago, Vadillo ibaiko urak jarraituz ibilbide naturala hasten den tokian, Arkamo eta Gibijo mendilerroen artean, Mendebaldetik Ekialdera jaisten da Arrianotik, Jokano, pasata, Baiako urekin bat eginez. Arrianon Lunako ledaniatik Arrastia, Urduña eta Urkabustaizera doazen igarobideak, eta Lacozmonte eta Goi-Gaubearaino doazenak ere, aurkitzen dira. Arriano “Arreguiano” izenarekin agertu zen 1257an eta 1556an “Arreano” […]
Artxua
Gibijo mendilerroko Kuartangoko hegaletan kokaturik, Urkabustaiz, Urduña, Valdegovia eta Burgoseko Losa bailararekin lotuta, historiaurretik erabilitako bide zidorren bidez, zeinen alboetan tumulu eta Lejazarreko moduko trikuharriak dauden. Unzatik Gibijoko erlaitzaren gainaren ertzetik doan bidea, bat-batean Arrastaria bailararanzko jaitsieran ebakia, “Camino de Santiago” edo “Monte de Nancleriz” izenez deituriko bidetik Nerbioiko iturrietara eta Berberanara iristen zen. Bailaratik […]
Jokano
Jokano Vadillo ibaiaren ahoan dago, ekialdeko bailaran, Baia ibaiarekin elkartzen den lekutik hurbil. Horregatik Jokanok, bailarako biztanleentzako hil edo biziko ardatz ziren bi bailaren arteko lotura puntu izanik, bere kokapen geografikoari zor dio garai bateko ongizatearen zati bat. Horrez gain, Jokano inguruetan, gizakiaren lekukotasuna ematen duten milaka urteko aztarnak geratzen dira. Jokano hego ekialdean “Solacueva” […]
Tortura
Badaia mendilerroaren oinean, Tortura dago. Malkar hau aldapatsua izan arren, mendilerrotik historiaurretik erabilia izan den bide bat jaisten da Torturaraino. Zaragozatik Bilborako bideko zatian kokatuta XVI. mendetik. Mendilerroaren oinean kokaturik zegoenez, Tortura “Comunidad de la Sierra Brava de Badaya” komunitateko kide zen, bere larre eta basoak gobernatu eta aprobetxatzeko erabilia. Torturan “barruti biribil” bat egon […]
Etxabarri Kuartango
“Sierra Brava de Badaia” hormatzar orografikoaren oinean kokaturiko tokia, Kuartangoranzko jaitsieran. Badaiatik Etxarrira jaisten ziren bide-zidorretan bide hauen milaka urteko mugimendua frogatzen duten historiaurreko aztarna ugari gelditzen dira. Mendilerroa jaistean, egun ia basorik gabeko lurra agertzen zaigu, agirien arabera “Hondo de los Robles” bezalako toponimikoen sorreran eragin zituzten hariztiak zeuden. Bidegurutze garrantzitsu moduan, Etxarrin zubi […]
Aprikano
Bailarako hego ekialdean kokaturik, Baiaren Portillo de Tetxatik La Riberako lurretarako irteeran, Arkamo, bailarako hegoaldeko muga, eta Badaia, ekialdeko muga, mendilerroen artean irekitako igarobidea. Igarobide hau betidanik izan da leku estrategiko bat bailarako zaintzarako, horregatik Baia ibaiaren irteera beti egon zen gotortuta. Aprikano Portillo ondoan kokaturiko Kuartangoko lehenengo herria da, Baia ibaian gora eta jada […]
Katadiano
Katadiano Badaia mendilerroaren oinean dago, Oto eta Katadiano arteko bere bideak mugimendu handikoak izan ziren Erdi Aroan Zaragoza-Bilbo ibilbidean. Ibilbide hori Araban Biasteritik sartzen zen Villafría, Trebiño, Lapuebla, Nanclares eta Ototik jarraituz eta Katadianotik pasatuz Zuia, Orozko eta Miraballesera iristeko. Horregatik Katadianon “Marubai” izeneko zubi enblematiko bat eta benta ospetsu bat egon ziren. “Marubai” zubia […]
Andagoia
Andagoia gain batean kokatzen da Kuartangoko bailarako iparraldean “El Castillo”, “La Llana” eta “Alto de Santa Cruz” hegalen artean. Hegalen ertzetatik Izarra eta Abeziara doazen bide zaharrak doaz. Ilunbe zubitik, Kuartangotik Urkabustaizerainoko ibilbideko errege-bideen gurutzabidea, bide labur bat iristen zen Andagoiaraino bi begiko zubi zahar batetik Baiaren ibaiadar txiki bat zeharkatuz. Urkabustaizeko lurrekin mugatuta dorretxe […]
Anda
Anda, Baia ibaiaren igarobide irekian kokatzen da Kuartangorako sarreran Bailarako Iparraldean. Andak, bidegurutze gisa, hiru zubi garrantzitsu izan zituen. Lehena “Pila Zubia” jadanik eraitsia, bigarrena eta Zaragoza eta Bilbo arteko komunikazioetan garrantzia handikoa “Ilunbe Zubia” izan zen. Kare eta harrizko hiru begiko zubi hau trenbideko zubitik metro gutxira aurkitzen da. Eta hirugarrena eta enblematikoena Andako […]