1000 757 Kuartango
noticia médico

MEDIKUAREN AUZIARI BURUZKO KUARTANGOKO ETA ERRIBERAGOITIKO UDALETXEEN INFORMAZIOA

Dakizuen bezala, sinadurak jaso eta mobilizazio bat egin da azken egunotan, Osakidetzari Kuartangon eta Erriberagoitian bizi garen pertsonon iritzia jakinarazteko, medikuaren balizko itzulerari dagokionez.

Horrekin batera, bi udaletxe horietako alkateak harremanetan jarri dira Osakidetzarekin, maila instituzionaletik, herritarrek eskatutako konponbidea bilatzeko.

Asteazkenean, hilaren 24an, bilera egin genuen bi alkateok Osakidetzako arduradunekin, eta horren berri emango dizuegu jarraian:

  • Lehen Mailako aurreko medikuak, Simonek (funtzionarioa), 67 urte bete zituen 2016an.
  • Bere araudiari jarraituz, nahitaezko erretiroa ebatzi zuen Osakidetzak.
  • Simonek gora jotzeko errekurtsoa jarri zuen, bere mediku-postuan jarraitzeko, baina Osakidetzako Zuzendaritza Nagusiak ezetsi egin zuen.
  • Horren ondoren, Simonek judizialki erreklamatu zuen, eta 2017ko urtarrileko epaiak arrazoia eman zion. Osakidetzak epai hori errekurritu zuen.
  • Euskal Herriko Justizia Auzitegi Nagusiaren 2017ko urriko epaiak, 581/17 zenbakia duenak, Osakidetzaren errekurtsoa ezetsi eta Simoni eman zion arrazoia.
  • Horren ondorioz, kasazio-errekurtsoa ezarri du Osakidetzak Auzitegi Gorenean.
  • Kasazio-errekurtsoak gerarazi egiten du Simon Kuartangoko eta Erriberagoitiko bere lanpostura itzuli ahal izatea.

Auzitegi Goreneko kasazio-errekurtsoak 6 eta 24 hilabeteko epean ebazten dira. Beraz, Auzitegi Gorenaren apaia eduki arte itxaron beharko.

Nolanahi ere, harreman-linea bat zabaldu dugu bi udaletxeok Osakidetzarekin, gaur egungo egoerari eusteko eta Josetxuk bi udalerrietako mediku-postuan jarraitzeko.

Azkenik, Eduardo Fernández de Pinedo eta Jesús Berganzak, Kuartangoko eta Erriberagoitiko alkateok, eskerrak eman nahi dizkiegu euren laguntza eman duten pertsona guztiei (herritarrei, sinatzaileei, Osakidetzari), arazoari irtenbidea aurkitzeko eskainitako laguntza eta babes sendoagatik.