PERRETXIKO ETA TERREÑA ARRAZAKO BEHIEN XIV. AZOKA 500 200 Kuartango
noticia_ruedadeprensa

PERRETXIKO ETA TERREÑA ARRAZAKO BEHIEN XIV. AZOKA

Beste urte batez, udaberriko perretxiko honen hainbat kilo salgai ipiniko dira eta bertaratutakoek Terreña arrazako Behi errearen pintxo bat dastatu ahal  izango dute.

Jaieguna 10:00etan hasiko da. Bertaratutakoek, perretxikoak erosi, artisau eta produktu tipikoen postuetatik ibili, erakusketa bat ikusi, eta musika eta haurrentzako Baserri Mugikorra bezalako jarduerez gozatu ahal izango dute.

Eduardo Aguinaco López de Suso, Nekazaritzako Foru Diputatuak eta Eduardo Fernández de Pinedo, Kuartangoko alkateak gaur goizean aurkeztu dute datorren igandean, maiatzak 8, ospatuko den hamalaugarren Perretxiko eta Terreña arrazako Azienda Azoka. Kuartangoko Udalak, Kuartangokoak Elkarteak eta Añanako Landa Garapenerako Elkarteak, Arabako Foru Aldundiko Nekazaritza Sailaren laguntzaz, antolatutako azoka da eta 5.000 pertsona baino gehiago bertaratuko direla espero da. Beste urte batez, probintzian hain tipikoak diren perretxikoa eta Terreña arrazako behi-okela sustatuko dira.

Goizean goiztik, jai giroa bermatuta egongo da Kuartangon. Urtero legez, udaberriko perretxikoen hainbat kilo ipiniko dira salgai. Jai eguna goizeko hamarretan hasiko da, eta bertaratutakoek perretxikoak erosi, eskulan eta produktu tipikoen postuetatik ibili, “Perretxikoa eta terreña behia Kuartangoko Haranean” erakusketa ikusi,  haurrentzako jarduerez gozatu eta euro baten truke Terreña Behi errearen pintxo bat dastatzeko aukera izango dute.

Aurten pregoia Sokatirako Badaiotz klubeko kideek emango dute, zeinek munduko txapelketan zilarrezko domina eskuratu zuten, eta ondoren pilotan etorkizun oparoa izan dezaketen gazteek pilota partidua jokatuko dute eta aizkolarien txapelketa bat egongo da.

Terraña behia, arraza autoktono bat

Terraña behia Arabako Lurralde Historikoko berezko arraza bat da, zeinaren okela oso estimatua den larreetan hazten baitira. Azokan parte hartzen duten artisauek gazta, eztia, boilurra edo ogia bezalako bertako produktuak ere eskainiko dituzte. 

Baserri Mugikorra, etxeko txikienentzat

Aurtengo azokako berritasunik erakargarrienetariko bat Baserri Mugikorra izango da. Txikienei zuzendutako jarduera, zeinaren bidez baserriko animaliak eta animalia exotikoak zuzenean ezagutarazi nahi diren. Helburu nagusiena txikiek primeran pasatu dezatela da, eta bide batez dauden animalia motak , beraiengandik eratorritako produktuak, zer jaten duten, nola bizi diren eta nola zaindu behar diren ikastea da. Hori guztia irakatsiz, natura eta animalien erreinua zein garrantzitsuak diren kontzientziarazi nahi dira haurrak, eta balioak ere sorrarazi nahi zaizkie, natura eta animaliak babestu, zaindu eta garatzeko, animaliekin zuzeneko harremana izanda, errespetu eta erantzukizuneko filosofia batekin.

JARDUERA PROGRAMA: 

  • 10:00 Azokaren hasiera
  • 12: 30 Sokatirako Badaiotz klubeko kideen pregoia (munduko txapelketan zilarrezko domina)
  • 11:45 Pilotan etorkizun oparoa izan dezaketen inguruko gazteen partida
  • 13:00 “Urrezko aizkora” aizkolarien Txapelketa
  • 13:40tatik Terreña arrazako Behi errearen (Euskal Okela) Dastaketa (prezioa: euro 1 pintxoa).

Goiz guztian zehar:

  • Eskulan eta produktu tipikoen Azoka.
  • Erakusketa: Perretxikoa eta terreña behia Kuartangoko Haranean.
  • Haurrentzako ekintzak: Puzgarriak eta jolasak.
  • Baserri Mugikorra.
  • Kale animazioa Fanfarreekin.
  • Perretxiko eta Terreña okelaren salmenta, besteak beste.

Kuartangori buruz

Kuartango Arabako Lurralde Historikoko mendebaldean dago, Gasteizeko mendebaldean, eta Añanako Kuadrillakoa da. Baia ibaiak zeharkatzen du eta Gibijoko mendiek eta Arkamo eta Badaiako mendilerroek inguratzen dute.

Kuartangoko udalerria hogei herrigunek osatzen dute, Zuhatzu-Kuartango administrazio burua izanik.

Haran osoa ingurune natural pribilegiatu bat da, paisaia aberastasun handikoa. Gure ibilbidea Eskolunbeko  Andra Maria Santutegian hasiko dugu, Katadianotik hurbil, eta handik bisitatzea merezi duen beste kokaleku baterantz abiatuko gara: Katadianoko lau trikuharriak, non giza gopuzkiak aurkitu ziren. Halaber, Gillarte ondoko leku eder baten dagoen Hirutasun Santuaren ermita bisitatuko dugu eta, geroago, Urbina Basaben dagoen Urbinako orubeko etxe tronkalera joango gara.

Gainera, Jokanoko herrigunean ere izango gara, labar pinturak dauzkaten Lacozmonteko Solacuevako haitzuloetan dauden historiaurreko aztarnategiez gozatzeko. Azkenik, Zuhatzu-Kuartangon atseden hartuko dugu, non Bainuetxe zaharraren eraikina ibai ertzean onik mantendu duten.